Uranio fisio prozesuetan hozgarri gisa erabiltzen da ur astuna. Nolanahi ere, munduan herrialde gutxi dira gai hori ekoizteko gaitasuna dutenak: orain arte zortzi ziren, eta, gaur Iranek ekoizpen planta bat inauguratu eta gero, bederatzi.
Horrenbestez, programa nuklearra garatzeko beste urrats bat eman du Teherango Gobernuak, nazioarteko komunitatearen, eta, batik bat, Mendebaldearen oharrei muzin eginez.
Hain zuzen ere, Iranek teknologia nuklearra garatzeko erabateko eskubidea duela aldarrikatu du Ahmadinejad presidenteak, eta beren asmoa ez dutela bertan behera utziko berretsi du. Era berean, ez dutela arma nuklearrak egiteko asmorik nabarmendu du: "Ez gara mehatxu inorentzat, ezta erabateko etsai dugun Israelentzat ere". Programa nuklearraren helburu bakarra energia ekoiztea dela erantsi du.
Mundua
Ur astuna ekoizteko planta jarri du abian Iranek, programa nuklearrarekin aurrera eginez
Mendebaldearen mehatxuei jaramonik egin gabe, programa nuklearrarekin aurrera egiten jarraitzen du Iranek: ur astuna ekoizteko planta inauguratu du gaur Mahmud Ahmadinejad presidenteak. Nolanahi ere, beren asmoa ez dela arma nuklearrak egitea berretsi du Ahmadinejadek, energia ekoiztea baizik. Iranek teknologia nuklearra garatzeko eskubidea duela aldarrikatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu