New Orleanseko (AEB) kirol estadio batean 'Katrina' urakanaren zain egon dira 10.000 herritar, eta estadio horretako sabaiaren zatiak bota ditu urakanak. Sabairik gabe geratu den zatian zeudenak beste lekuetara eraman dituzte. Herritarren %80ak handik alde egin du. 'Katrina' urakanak indarra galdu du Luisianako estatuan (AEB) lurra jo duenean, baina hala ere bosteko eskalan lauko indarrarekin jarraitzen du. Adituen arabera "hondamendiak sortzeko indarra" da hori. 'Katrina'-k txikizio handia egin dezakeela aurreikusi dute agintariek, izan ere, New Orleans itsasoaren mailaren azpitik dago. Miami inguruetan 300.000 etxe argindarrik gabe daude.
Urakanak indarra galdu du, baina 201 kilometro orduko abiadura duten haize boladak eragiten ditu. Saffir Simpsonen eskalan (bost gradukoa) hiru gradutaraino jaitsi da. AEBetako Urakanen Zentru Nazionalak adierazi duenez, Nueva Orleanseko ipar-ekialdean kokatzen da urakana, 56 kilometrotara. Hala ere, "oso arriskutsua" izaten jarraitzen duela diote adituek.
'Katrina' New Orleansetik pasatzen denean benetan ondorio gogorrak utziko dituela aurreikusten da. Horregatik, hango biztanle gehienek alde egin dute. 35.000 lagun geratu dirababestuta. Ezintasunagatik geratu dira han, gehienak alde egiteko ezintasun fisikoak dituztelako.
Itsasoak zortzi kilometro gora egin dezakeela aurreikusi dute, eta beraz, New Orleans ur azpian geratu daiteke. Haizea 300 kilometro orduko abiaduran ibili daiteke.
Miamin, aldiz, 300.000 etxebizitza argindarrik gabe daude. Hiru milioi pertsona bizi diren zonaldean 2.000 milioi dolarreko kalte materialak eragin ditu urakanak.
'KAtrina' urakana
Urakanak AEBetako petrolio ekoizle garrantzitsuenak kaltetu, eta upelaren prezioa igo du
AEBetako petrolio upelaren prezioak nabarmen egin du gora 'Katrina' urakanak eraginda. Izan ere, gertakari meteorologiko honek AEBetako petrolio ekoizle eta fintzaile gune nagusienak astindu ditu. Petrolioaren prezioa upeleko 70,8 dolarretaraino iritsi da. Gobernu estatubatuarra AEBetako Petrolio Erreserba Estrategikoko urre beltza erabiltzeko aukerak aztertzen ari da kaltetutako findegiei laguntzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu