Irango Fars agentziak agertu duenez, Irango Segurtasun Kontseiluko idazkari Ali Lariyanik ezezkoa eman dio Nazioarteko Komunitateak uranioa aberasteari uzteko egindako ebazpen proiektuari. “Programa nuklearraren gatazkaz” hitz egin die Lariyanik enbaxadoreei eta elkarrizketarekin arazoa konpondu daitekeela iritzi dio.
AEB Amerikako Estatu Batuek Iranen dituen interesez arduratzen dena Suitza da. Izan ere, Washington eta Teherenek ez dute harreman diplomatikorik 1980az geroztik. NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluko bost estatu kide iraunkorrek (AEB, Errusia, Erresuma Batua, Txina eta Frantzia) Iranek uranioa aberasteari uzteko proiektu bat garatu zuten. Horren arabera, programa bertan behera utziz gero, teknologia nuklear aurreratua eta laguntza ekonomikoa emango lizkiokete Irani.
Mundua
Uranioa aberasteari ez diola utziko esan du Iranek
Iraneko Gobernuak hainbat herrialdetako enbaxadari jakinarazi dionez, ez du uranioa aberasteko programa bertan behera utziko. Hala ere, auzia elkarrizketa bidez konpontzeko “bide berri bat” proposatu die Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Errusia, Txina eta Suitzako enbaxadoreei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu