Urdangarinek parte hartzea ukatu du Noos institutuaren kudeaketan

Besteak beste, ustez bidegabeki diru publikoa xahutzeagatik deklaratu du Palman Espainiako erregearen suhiak

Erredakzioa
2012ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
Iñaki Urdangarin Espainiako errege Juan Carlos Borboikoaren suhia epailearen aurrera deklaratzera deitu zuten atzo Palmako Auzitegian (Herrialde Katalanak), eta gaur jarraituko du leporatzen dizkiotenen gaineko galderak banan-banan erantzuten. «Errugabea» dela esan du Urdangarinek, eta kontuen «gardentasuna» defendatu du. Noos Institutuaren gidaritzan legez kanpo egindako ekintzengatik dago auzipetua. Besteak beste, hauek leporatzen dizkiote: zergak saihestea, zerga iruzurra, prebarikazioa, dokumentuak faltsutzea eta diru publikoa xahutzea.

Etekinak ateratzeko asmorik gabeko Noos institutua 2003an sortu zuen Urdangarinek beste batzuekin batera, eta hango presidente izan zen 2004 eta 2006 artean. Balearretako Gobernuarentzat eta Valentziako Generalitatearentzat antolatu zituzten ekitaldiak, besteak beste, eta kontratu horiengatik sei milioi euro diru publiko xahutu zituen, ikerketen arabera. Horrez gainera, Errege Etxeak Administrazio Publikoekin kontratuak egiteari uzteko eskatu zionean halaxe egin zuela esan du.

Protestak

Iñaki Urdangarini segurtasunagatik autoz auzitegiko ateraino iristeko aukera eman arren, bidea oinez egitea erabaki, eta komunikabideen aurrean adierazi du «errugabea» dela ongi prestatutako hitzekin. Inguruan, protestak egin dituzte ezkerreko hainbat taldek, eta «lapurra» deitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.