Irudia. Thailandia
UREZ BETE DIRA BANGKOKEKO KALEAK
Azken egunetan Thailandia gogor astintzen ari den denboralearen ondorioz gutxienez 366 pertsona hil direla jakinarazi du herrialdeko agintaritzak. Halaber, 2,5 milioi lagunek kaltea jasan dute, eta 113.000 lagunek bere bizilekua utzi behar izan dute. Euriteak iragan uztailaren amaieran hasi ziren, eta Thailandia erdialdeko meseta urpean utzi dute azken astean. Uholdeen eraginez, Bangkokeko hainbat auzune urak hartu ditu, eta hiriko bi aireportuetako bat, Don Muag, itxi behar izan dute. Thailandiako Agintaritzaren helburua Bangkok hiria urpean amai ez dezan da, izan ere, herrialdeko barne produktu gordinaren %41 hiritik bertatik irteten da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu