Mundua

Uribek Chavezen kontrako salaketa sartuko du Nazioarteko Zigor Auzitegian

"Terrorismoa babestea eta finantzatzea" leporatzen dio Kolonbiako presidenteak Venezuelakoari.

2008ko martxoaren 4a
17:12
Entzun
"Terrorismoa babesteagatik eta finantzatzeagatik" Nazioarteko Zigor Auzitegian (NZA) Hugo Chavez Venezuelako presidentearen kontrako salaketa sartuko du Alvaro Uribe Kolonbiakoak, gaur berak jakinarazi duenez.

Gloria Polanco Kolonbiako parlamentario izandakoa bisitatu ondotik eman du albistearen berri Uribek. FARC Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarrek sei urtean bahituta eduki zuten Polanco, eta asteazkenean askatu zuten. Uribek lehengo astean zioen balitekeela Venezuelako Gobernuak FARCi 300 milioi dolar eman izana, eta hori ikertu beharra dagoela.

"Terroristekin" eta "hauek babesten dituztenekin bukatu" beharra dagoela adierazi du Kolonbiako presidenteak. Herrialde batzuk "Kolonbiako borreroak" hartzen ari direla salatu du, bide batez.

Venezuelarekin berarekin eta Ekuadorrekin krisi diplomatikoa bizitzen ari da Kolonbia; batik bat, hemengo armadak iragan larunbatean Ekuadorko lurretan Raul Reyes FARCeko buruzagia hil zuenetik -taldeko bigarren buruzagia zen-. Ekuadorrek astelehenean Kolonbiarekin harreman denak moztea erabaki zuen, eta Venezuelak Caracasko kolonbiar lan talde dena bidali egin zuen.

Luis Eduardo Deviaren goitizena zen 'Raul Reyes', eta FARCek gaur izendatu du haren ordezkoa: Joaquin Gomez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.