Urkulluk aldebikotasuna defendatu du

Iñgo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariaren arabera, emaitzak ikusita, argi dago "aldebikotasuna" eta "irtenbide politikoak" behar direla Katalunian. Akordioaren aldeko jarrera hartu eta auzitegietako bideak baztertzeko eskatu.

Iñigo Urkullu, gaur. DAVID AGUILAR, EFE
Oihana Elduaien Uranga.
2017ko abenduaren 22a
12:10
Entzun

2012tik hona, hauteskunde guztietan ikusi dena berretsi zen atzo, Urkulluren arabera. Eta hori "parte hartze oso handiarekin" egin zela azpimarratu du.

Orain, "errealismoa" behar-beharrezkoa dela iritzi dio, eta onartu egin behar dela Katalunian "identitate sentimentu desberdinak" dituen jendea bizi dela. Bi aldeek elkar onartu behar lukete, Jaurlaritzako lehendakariaren arabera, eta Espaniako Gobernuan ere onartu behar luke "bide politikoetatik konpondu beharreko gatazka politikoa dagoela Katalunian".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.