Kataluniako Diada

"Urriaren 1aren aurreispilua izango da gaurkoa"

Bideoanalisia: Martxelo Otamendi eta Iñaki Petxarromanen analisia. (BerriaTB) [youtube]https://youtu.be/6Ug-Tqwf1eU[/youtube]

2017ko irailaren 11
07:21
Entzun

Bartzelonan dira gaur Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria, Iñaki Petxarroman zuzendariordea eta Amagoia Mujika Tolaretxipi berriemaile berezia. Aurreneko biak gaurko Diadaren berri ematen arituko dira, eta Mujika Katalunian geldituko da urriaren 1eko erreferendumera arte.

Diadari buruzko analisia egin du Otamendik, Petxarromanen galderei erantzunez, eta argi du, gaurkoak handia izan beharra dauka. Azken batean, gaurko mobilizazioa urriaren 1ekoaren ispilua izago dela uste du Otamendik, orduan gertatuko denari neurria hartzeko balioko duena, hura sendotzeko eta indartzeko.

Bere arabera, nolakoak izango diren esan ezin den arren, urriaren 1ean hautetsontziak eta botopaperak egon egon dira: "Jendeak erabakita dauka botoa emango duela".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.