Urriaren 1ean begia galdu zuen pertsonak salaketa jarri du

2017ko azaroaren 14a
18:40
Entzun

Gomazko bala baten kolpearen ondorioz galdu zuen begia Roger Españolek, eta bala bota zuen poliziaren zein bi arduradunen kontra salaketa jarri du. Pilota bota zuen polizia identifikatu gabe dago, baina abokatuak badu itxaropena hori lortzeko. Ramon Llull eskolaren inguruan, Espainiako Poliziak botatako bala batek begian jo zuen. Erabat galdu zuen ikusmena, eta lesio gehiago ere baditu. Españolek berak azaltzen du bideoan.

[youtube]https://youtu.be/hf6uwVXPRaM[/youtube]

Une hori erregistratuta dago, eta Anaïs Franquesa abokatuak eskatu du irudi guztiak mossoei bidaltzeko, haiek identifikatu dezaten nork bota zuen pilota. "Egin zuenak ordaindu dezala", esan du abokatuak.

Ester Quintanak gisa berean begia galdu zuenean, bala horien kontrako mugimenduaren eraginez, haiek erabiltzea debekatu zuen Kataluniako Legebiltzarrak. Hala ere gertatu egin dela salatu dute Españolek eta Franquesak, eta azpimarratu dute, gehiago halakorik ez gertatzea dela kereilaren helburua "ez Katalunian eta ez Espainian".

Euskal Herrian ere gertatu dira antzeko kasuak, eta auzitegietara ere eraman izan dira. Aingeru Zudairek, esate baterako, greba egun batez jaso zuen pilotakadaren ondorioz galdu zuen begia, Iruñean. Fermin Otamendi epaileak esan zion sindikatuei eskatzeko kalte ordaina, haiek egin zutelako grebarako deia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.