KATALUNIA

Urriaren 1eko gertakariak aztertzeko Generalitatearen batzordea bertan behera utzi du Konstituzionalak

Auzitegi Konstituzionalak tramiterako onartu du Espainiako Gobernuak batzordea eratzeko aginduari aurkeztutako helegitea, eta horrek ezin izango du ikerketarik abiatu auzitegiak legezkoa den ebatzi arte.

Kataluniako hamarnaka herritar, poliziaren aurrean Bartzelonako Ramon Llul ikastetxea babesten, 2017ko urriaren 1eko erreferendumean. ALBERTO ESTEVEZ, EFE
2018ko urtarrilaren 16a
16:02
Entzun

Kataluniako Gobernuak batzorde bat eratzea erabaki zuen urriaren 1eko erreferendumari lotuta "oinarrizko eskubideen urraketak" izan ziren aztertzeko. Urriaren 2an onartu zuen neurria. Zehazki, "estatuko erakundeen ekintzen edo ez-egitearen ondorioz" eskubide urraketarik izan zen argitzea zuen helburu, eta, hala gertatu balitz, horiek ikertzea. Generalitateak nabarmendu zuen "gertakari larriak" izan zirela, "polizia indarkeria eta errepresioa" zirela eta.

Espainiako Gobernuak helegitean argudiatu du Generalitatearen neurriak Espainiako Estatuarenak diren eskumenetan esku hartu duela justizia arloan. Horrez gain, errugabetasun printzipioa eta ohorerako eskubidea urratzen dituela gaineratu du.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.