Urte amaieran egingo dituzte bozak Sirian
DAMASKO. Ualid al Mualem Siriako Atzerri ministroak urtea amaitu baino lehen hauteskundeak egingo dituztela esango du, agindutako erreformak betetze aldera. Erregimenaren indarkeria, berriz, bortitza da oraindik; joan den ostiraleko protestetan 24 hildako identifikatu dituzte. Hilketak amai ditzan eskatu diote Golkoko monarkiek Bashar al Assad presidenteari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu