PPrekin mahaian eseri, eta Espainiako eta nazioarteko politika antiterroristaz “elkarrizketa ireki bat” hasteko PSOEk borondatea erakutsi duela esan du Blancok. PSOEk legebiltzarreko “bazkideak” aldatzeko asmorik ez duela aipatu du, eta euren xedea urte politiko berriko asmoak aurrera ateratzeko babesa jasotzea dela argudiatu du.
Kontaktuen errondan Zapateroren inbestituraren alde agertu ziren alderdiak sartuko direla adierazi du Blancok, eta CiUri dagokionean, momentuz PSOEk harremanak edukitzeko asmorik ez duela. “Bakardade politikoa ez da balore bat, eta gure lana herritar guztien interesak eta kezkak biltzea da. Bakardadeaz hitz egitea PPri buruz hitz egitea da”, adierazi du. Horregatik PPk kritikak baztertu eta hiritarren arazoei so egin behar liekela gaineratu du Blancok.
Bilerak datozen egunetan hasiko dituzte, eta Blancok ere parte hartuko du, besteak beste Kongresuan PSOEko bozeramaile den Alfredo Lopez Rubalcabarekin batera.
Elkarrizketa erronda
Urte politikoan babesa jasotzeko elkarrizketa erronda hasiko du PSOEk
Zapateroren gobernuak urte politiko berrian Kongresuan babes haundiagoa jaso dezan, PSOEk oposizioko alderdiekin elkarrizketa erronda hasiko duela esan du alderdiko idazkari Jose Blancok. EAJrekin elkartzeko prest daudela, baina CiUrekin ez dutela hitz egingo gaineratu du Blancok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu