Nazioarteko Espetxeetako Behatokiak behin eta berriz salatu du espetxeetako egoera, zerrenda horretan dagoelarik Baionako presondegia ere. Azken honetan, presoen metaketa da arazorik larriena. Hilabeteen arabera, preso kopurua %170 edo %200era heltzen da usu.
Bere buruaz beste egin dutenen artean, Espetxeetan Duintasuna taldearen arabera, Korsikakoa kontatu gabe, 59 dira gizonak, eta bost emazteak. Kasurik gehienetan, bere burua zintzilikatuz hil dira.