Thailandia

Urtebete barru hauteskundeak egingo dituztela agindu du Armadako buruak

Thailandiako Armadako buru Sondhi Boonyaratkalinek zin egin du telebistan irakurritako hitzaldi batean "ahalik eta lasterren" itzuliko diola boterea herriari. Zehazki, urtebeterako behin-behineko gobernua eratuko dutela, eta, datorren urrian hauteskundeak egingo dituztela agindu du. Atzo estatu kolpea eman zuen Thailandiako Armadak eta Boonyaratkalinek boterea bere esku zegoela aldarrikatu zuen.

2006ko irailaren 20a
19:21
Entzun
Armadaka buruak adierazi du, neurria beharrezkoa zela krisi politikoari amaiera emateko. Besteak beste, ustelekeria leporatu dio Thaksin Shinawatra Thailandiako lehen ministroari. Era berean, Armadako buruaren hitzetan lehen ministroak sekula ezagutu ez den zatiketa sortu du Thailandiako gizartean.

"Ez dugu herrialdea gure kabuz zuzentzeko asmorik eta ahalik eta lasterren itzuliko diogu boterea herriari, monarkia konstituzional baten menpe", adierazi du Sondhi Boonyaratkalinek. Armadako buruarekin batera beste lau pertsona egon dira telebistaz egindako hitzaldian. Bostek osatutako Erreforma Politikorako Kontseiluak boterea berea zela aldarrikatu zuen atzo.

"Boterea hartu dugu. Konstituzioa, Senatua, Ordezkarien ganbera, Gobernua eta Epaitegi Konstituzionala ezeztatu egin ditugu", gaineratu du Armadako buruak. Bost lagun baino gehiago biltzea debekatu du eta gainera, kontrol zorrotza ezarri dio herrialdeko eta nazioarteko komunikabideei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.