Urtegian hobi komunak daudela salatu dute
Kolonbian ibaiak hilerriak direla diote gerra ikertu dutenek. 1990etik 2003ra arte batik bat, ohiko bihurtu zen talde armatuek hildakoen gorpuak errioetara botatzea. Cauca ibaiaren ertzetan lanean ari ziren meatzariak eta arrantzaleak arduratu ziren urteetan hilotzei lur emateaz. Rios Vivos mugimenduak salatu du Hidroituangoren urtegia urez bete zutenean lurperatuta geratu zirela ehunka gorpu. Berez, EMP enpresak eta Antioquiako Unibertsitateak hiru hilerri hustu zituzten, baina, eragileen ustez, askoz hobi gehiago daude. Bakerako Jurisdikzio Bereziaren arabera, 2.094 lagun daude desagertuta megaproiektuaren eraginpeko hamabi udalerrietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu