Mundua

Urtero hiru milioi adingaberi genitalak mozten dizkiote Afrikan

Konbentzio sozial batekin lotuta dagoen praktika hori Malin, Ginean eta Sierra Leonan ematen da gehien. Halere, Asiako eta Ekialde Hurbileko hainbat herrialdeetan ere uste baino ohikoagoa da.

2009ko otsailaren 6a
17:13
Entzun
Nazioarteko mugimenduek salatu dutenez, lau eta hamalau urte bitarteko hiru milioi neskato adingaberi genitalak mozten dizkiote Afrikan. Kopuru hori uste zena baino milioi bat gehiago da. Sudanen, esaterako, emakumezkoen %69 dira praktika horren biktima.

Gaur, Emakumezkoen Genitalen Mutilazioaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta jakinarazi dituzte datu horiek. Osasunaren Munduko Erakundeko (OME) ordezkari Heli Bathijaren esanetan, praktika hori ez da soilik Afrikan gauzatzen, "Asiako eta Ekialde Hurbileko zenbait herrialdeetan ere uste baino ohikoagoa" baita.

Malin, Ginean eta Sierra Leonan ematen dira genitalen mozketen kasu gehien, praktika hori debekatzen duen legea izan arren. Aurrez pentsa daitekeenaren aurka, genitalen mozketa ez dago erlijio batekin lotuta, baizik eta "konbentzioa sozial batekin". Amek edo familiako beste kideren batek neskato adingabeen genitalen mozketak adosten dituzte, "behar bezala hazi daitezen eta heldutasunerako eta ezkontzarako presta daitezen".

Bestalde, "migrazioen eta neskato adingabeen genitalen mutilazioen artean kausa-ondorio loturarik ez" dagoela ere jakinarazi du Osasuanaren Munduko Erakundeko ordezkariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.