Elkarrizketa digitala

Urtzi Urrutikoetxeak BERRIAren irakurleen galderei erantzungo die bihar

Kazetaria BERRIAren Bilboko egoitzan izango da asteazkenean, 11:00etan, irakurleen galderei erantzuteko prest. Ukrainako egoera oro har eta, zehazki, Krimeako erreferenduma izango ditu hizpide.

jarraia89605.jpg
2014ko martxoaren 11
15:02
Entzun

Azken hilabeteetan Ukrainan gertatzen ari direnek zeresana eman dute nazioartean. Igandean erreferenduma egingo dute Krimean, herritarrei penintsula Errusiaren parte bilakatzea nahi duten galdetzeko. Ukrainako Gobernuak ilegaltzat jo du kontsulta. Urtzi Urrutikoetxea kazetariak argibideak emango dizkie BERRIAren irakurleei asteazkenean, 11:00etan.

Galderaren bat bidali nahi dion orok hemen du horretarako aukera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.