Irudia. India

USTELKERIA SALATZEAGATIK, ATXILOTUTA

2011ko abuztuaren 17a
00:00
Entzun
Indiako Poliziak Anna Hazare giza ekintzailea atxilotu zuen atzo, gobernuko ustelkeriaren aurka gose greba egin nahi zuelako. Hura atxilotu ostean, ordea, milaka jarraitzaile atera ziren kalera Hazareri babesa eman nahian, eta 4.000 lagun baino gehiago «behin-behineko atxiloaldian» hartu zituzten. Atzo arratsalderako, ordea, Indiako agintariek Hazare aske uzteko agindua eman zuten —astebete eduki behar zuten espetxean—. Dena den, oraindik ez diote gose greba egiteko debekua kendu, baina haren ingurukoek esan dutenez, haren helburua betetzeko asmoarekin jarraitzen du. Argazkian Hazareren jarraitzaileak ageri dira, protesta batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.