Ustez, hilerri klandestino bat aurkitu dute Uruguain
MONTEVIDEO. Ricardo Blanco Valiente militante komunistaren gorpuzkiak aurkitu dituzte Uruguaiko armadaren kuartel batean, Montevideotik gertu. Komunista 1978an desagertu zen, 1973 eta 1985 bitarteko diktadura garaian. Auzitegi medikuen esanetan, «kasu honetan ez dago hilketa aztarnarik», baina gorpuaren aurkikuntzak inguruan «hilerri klandestinoa» egon daitekeen hipotesia indartu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu