IRAK

Ustez Iraketik eramandako armak aurkitu dituzte Bombayn

Agentziak
BAGDAD
2004ko urriaren 27a
00:00
Entzun
Indiako Poliziak ustez Iraketik eramandako armak aurkitu zituen atzo Bombayn. Iturri ofizialek azaldu zutenez, 600 obus eta hainbat misil aurkitu zituzten Kevele herriko etxalde batean ezkutatutako auto batean. New Delhik Ammanen duen enbaxadaren arabera, txatarrarekin batera eramaten dituzte armak.

Falujan, bestalde, Abu Musab Al Zarkauiren laguntzaile bat eta bere bizkartzain bat hil zutela iragarri zuen atzo AEBetako Armadak, baina ez zuen argitu nor zen hildakoa. Era berean, azken asteotan egindako erasoen bidez Al Zarkauiren ustezko jarraitzaileen baliabideak murriztu dituztela esan zuten AEBetako iturriek. George Bushen gobernuak 25 milioi dolarreko saria eskaini du Al Zarkaui harrapatu edo hiltzeagatik.

Salatarien bila

Azken egunotan, hainbat polizia eta soldadu irakiar atxilotu dituzte salatariak direlakoan. Larunbateko erasoa prestatzeko informazioa Poliziaren edo soldaduen eskutik jaso zutela uste dute AEBek. Ekintzaileek 50 soldadu hil zituzten orduan.

Jordaniako iturrien arabera, Ziad Jabr Abu Irfai herrialde horretako enpresaria askatu zuten atzo bahitzaileek, bi astez preso eduki ostean. Atzo gauean zen iristekoa Jordaniara. Horretaz gain, kamioi gidari kroaziar bat desagertua dago asteburuan bere kamioiari erasotu ziotenetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.