AFGANISTAN

Ustezko 105 taliban hil dituzte AEBek azken hiru asteetan

AGENTZIAK
2005eko abuztuaren 23a
00:00
Entzun
Gutxienez ustezko 105 taliban hil dituzte soldadu estatubatuarrek eta afganiarrek azken hiru astetan Afganistanen, Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) iturriek aditzera eman dutenez. Datorren irailaren 18ko hauteskundeetarako hartutako segurtasun neurrien barruan egindako erasoak izan direla adierazi du Cindy Moore AEBetako Armadako eledunak.

Zabul probintzian Afganistan hegoaldea gutxienez 65 ekintzaile taliban hil zituzten Daitxopan barrutian. Eremu horretan, lau soldadu estatubatuar hil eta beste hiru zauritu zituzten igandean, haiek zihoazen patruilaren aurka ustezko talibanek bonba bat leherrarazi ondoren. Kunar probintzian Afganistan ekialdean ustezko 40 taliban hil zituzten gutxienez, ehunka militar estatubatuarrek eta afganiarrek egin zituzten erasoetan. Kunarreko operazioa ekainean Chinook helikoptero bat lurrera bota eta ondorioz 17 soldadu estatubatuar hil zituzten ustezko talibanen aurkako erasoa izan zen. Helikopteroan zihoazen 17 soldaduez gain, ekaineko erasoetan AEBetako beste hiru soldadu ere hil zituzten ekintzaileek. Kunar eta Zabul probintziak dira ustezko talibanen eraso gehien izaten diren probintziak. Bestetik, igandean Estatu Batuetako enbaxadako bi langile zauritu zituzten Kabul hiriburuaren kanpoaldean, bidaiatzen zuten autoaren aurka etxean egindako bonba bat lehertu ostean.

Hauteskundeak hurbildu ahala, indarkeria gora

Izan ere, irailaren 18ko Legebiltzarrerako hauteskundeak hurbiltzen ari diren heinean, indarkeria areagotuz doa Afganistanen. Talibanek iragarri dute hauteskundeak boikotatu egingo dituztela. Giza eskubideen aldeko hainbat erakundek emakume hautagaientzat babes berezia eskatu dute.

Afganistango presidente Hamid Karzaik egindako adierazpenetan, biztanleei «beldurrik gabe» botoa emateko eskatu die. Bozketak «libreak eta isilpekoak» izango direla eta hauteskundeen emaitzak «Afganistango herrialdearen eredu» izango direla nabarmendu du presidenteak.Azken sei hilabeteetan, 1.000 pertsona inguru hil dira Afganistanen izandako borroketan eta 2001. urtetik hona, 200 bat soldadu estatubatuar hil dituzte ustezko talibanek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.