Ustezko 30 matxino hil dituzte Yemenen
SANA. Yemenen ustezko 30 miliziano islamista hil dituzte aire erasoetan, hegoaldeko Xabwa probintziako Azzan hirian. Defentsa Ministerioaren arabera, eraikin baten, eta ustez milizianoek jarritako kontrol postu baten kontra egin dute. Iturri batzuek diote AEBetako drone batek parte hartu duela erasoetan. Hildakoak Al-Qaedakoak zirela diote agintariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu