Erasorik bortitzena Al Saadia hirian izan da; han, gutxienez 50 lagun hil dituzte. Armadak jakinarazi duenez, Estatu Islamikoaren egoitza bat bonbardatu dute airez. Hiri horretan izandako erasoen ondorioz, hamarnaka lagunek ihes egin dute Bagdad iparraldera.
Gainerako erasoak Bagdad hegoaldeko beste zenbait gunetan izan dira, Babel eskualdean. Ekaina amaieran kalifa-herria ezarri zuen Estatu Islamikoak Irakeko eta Siriako haren kontrolpeko eremuetan.