Ustezko islamista bat hil du Frantziako Poliziak
ESTRASBURGO. Ustezko islamisten aurkako sarekada batean pertsona bat hil du Frantziako Poliziak, eta bertze zazpi atxilotu. Bertsio ofizialaren arabera, Poliziak Estrasburgoko etxe batera sartu dira pertsona bat atxilotzeko asmoz, eta hark tiro egin die, eta poliziek hil egin dute. Parisen, Nizan eta Cannesen egin dituzte atxiloketak. Irailean Parisen jarritako bonba batekin lotzen ditu Poliziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu