Joan den urteko urrian hamar hildako eta bost zauritu eragin zituen ustezko frankotiratzaile John Allen Mohameden kontrako epaiketa atzo hasi zen Virginia Beach hirian, Virginia Estatuan. Tarotaren Tiratzailea ezizenaz ezaguna den ustezko hiltzaileak bere burua errugabetzat jo eta leporatzen dizkioten kargu guztiak ukatu zituenarmak legez kanpo izatea leporatzen diote, hain zuzen ere.
Epaiketa sei astez luzatuko dela iragarri dute epaileek eta John Allen Mohamed errudun dela ondorioztatzen badute, heriotza zigorra ezarri ahal diotela jakinarazi dute.
John Allen Mohamedek 42 urte ditu eta Golkoko Gerrako beteranoa izan zen. Beraz gain, 18 urteko Lee Malvo ere atxilotuta dago 2002. urteko urrian Maryland eta Virginia estatuetan izan hilketen erantzule delakoan.
ESTATU BATUAK
Ustezko Tarotaren Tiratzaileak errugabetzat jo du bere burua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu