Londresko atentatuak

Uztailaren 21eko atentatuen harira atxilotutako 17 pertsonetatik bat 'terrorismo' delituak egiteagatik akusatu dute

Pasa den uztailaren 21ean Londresen arrakastarik izan ez zuen atentatuekin lotuta 17 pertsona atxilotu zituen Erresuma Batuko Poliziak. Hauetatik bat formalki akusatu dute gaur ‘terrorismo’ delituak leporatu zaizkiolarik. Akusatua Ismael Abdurahman 23 urteko gizonezkoa da, eta Kenningtonen (Erresuma Batua) atxilotu zuten duela egun gutxi.

2005eko abuztuaren 3a
19:55
Entzun
Joan den uztailaren 21ean Londresen porrot egin zuten atentatuen harira, 17 pertsona atxilotu zituen Erresuma Batuko Poliziak. Atxilotuetako bat ‘terrorismo’ delituak egiteagatik akusatu dute gaur, formalki. Polizia iturrien arabera, preso hartutakoa Ismael Abdurahman da, 23 urteko gizonezkoa. Kenningtonen (Erresuma Batua) atxilotu zuen Poliziak duela egun gutxi.

Poliziak esan duenez, akusatua bihar agertuko da epailearen aurrean Londresko auzitegi penalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.