Uztailaren 5erako prest egongo da azken bertsioa
Astelehenean bildu zen Biltzar Konstituziogilea 103. osoko bilkuran, Antofagastan: «Asko pozten gaitu iragartzeak badugula formalki Konstituzio berriaren zirriborroa», esan zuen Maria Elisa Quinteros presidenteak. Orain, hiru batzorde jarri dira martxan: Harmonizaziokoa, artikuluak uztartzeko, eta hitzaurrea idatziko duena eta trantsiziorako legeak aztertuko dituena. Ekainaren 9an amaituko dute lana. Biltzarrak azken testua onartu ondoren, Gabriel Boric presidentearen eskuetan utziko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu