munDUA

Uztailean dagoeneko 507 lagun ito dira Errusian

Beroari aurre egiteko ibai eta urtegietara jotzen ari da jendea, baina gobernuak dio haietako asko mozkortuta eta debekatutako tokietan bainatzen ari direla. 32-33 gradu dituzte egunotan Moskun, 1936ko markatik gertu.

2010eko uztailaren 19a
18:13
Entzun
Errusiako agintariak kezkatuta daude beroaren ondorioekin, uztailean dagoeneko 507 lagun hil direlako itota, iturri ofizialek gaur jakinarazi dutenez. Azkeneko hiru egunetan, adibidez, 25 lagun ito dira Moskuko ibai eta urtegietan. Bero handiaren ondorioz freskatua hartzera joan ziren haiek. Aurreko astean Errusia osoan 274 pertsona ito ziren.

Gobernuak dio "jendearen zuhurtziarik eza" dela heriotza horien arrazoietakoa: "Lagun asko sartzen dira uretan mozkortuta, eta beste asko debekatutako tokietan bainatzen dira".

32-33 gradu dituzte egun hauetan Moskun, eta ostiralerako beste bi gradu aurreikusi dituzte. Marka 1936koa da: 36,5 gradu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.