FARC-EP gerrillak indarrean jarri zuen su-etena uztailaren 20an, "neurri humanitario" gisa. Orain, Habanako elkarrizketen beste ziklo baten hasieran, jakinarazi du menia hori luzatu egingo duela.
Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileek gobernuari eskatu diote hark ere jarrera egokia izan dezala "gatazkaren urritzea indartzeko, Kolonbia osoak eskatzen duen su-etenera heldu eta alde biko borroka behin betiko amaitu dadin".
Hilabete igaro da FARCek su-etena eman zuenetik, eta salatu du gerrillaren aurkako erasoak izan direla 30 egunotan: "Gobernuaren aldetik zentzudunena da matxinadaren keinu humanitario honetatik abantaila militarra ateratzen ez saiatzea".