KataluniaKO PROZESU SUBIRANISTA

V erraldoia, Kataluniaren independentziaren alde

Bartzelonako Gran Via eta Diagonal kaleak jendez bete nahi ditu ANCk 2014ko Diadan. 

ANCren gaurko biltzarra. JAUME SELLART, EFE
Maialen Unanue
2014ko apirilaren 5a
09:51
Entzun

"Bidea, Borondatea, Bozkatu eta Garaipena". Guztiak hasten dira 'v' hizkiaz katalanez (Via, Voluntat, Votar, Victoria). Eta horixe bera aldarrikatuko dute 2014ko irailaren 11n, Kataluniaren Diada egunean, Bartzelonako kaleetan ANC Biltzar Nazional Katalanak jakinarazi duenez. Gran Via eta Diagonal kaleak jendez bete nahi ditu ANCk, "nahiz eta ez dagoen kale nahikoa luzerik", Victor Cucurull ANCko kide eta historialariaren arabera, "Kataluniaren arima hartu dezakeenik". Helburua zerutik ikusiko den V erraldoia osatzea da, eta horixe izango da eguneko ekitaldirik nagusiena.

ANCren ustez, beharrezkoa da irailaren 11tik azaroaren 9ra bitartean mobilizazioekin jarraitzea galdeketen emaitzetan "egundoko baiezko bikoitza" lortzeko. Ildo horretan, ANCk mobilizazioak iragarri ditu irailaren 12tik azaroaren 7ra bitartean: egunero egin nahi dituzte, 17:14 eta 20:14 artean.

ANCk aho batez onartu ditu gaur 2014 eta 2015 arteko lan-ildoak. Duela egun batzuk jakin zenez, ANCk 2015eko apirilaren 23an, Sant Jordi Egunean, Kataluniaren independentziaren alde bakarreko aldarrikapena egin nahi du. Horren arabera, Kataluniak burujabetza deklaratu beharko luke "kontsulta egin ala ez".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.