Agusti Cerda ERPV Herrialde Valentziarreko Esquerra Republikanoko presidentea da 2000. urteaz geroztik, eta iaz Valentziako parlamenturako hauteskundeetarako zerrendaburu izan zen, vilaweb Kataluniako egunkari elektronikoak jasotzen duenez. Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan ERCren Bartzelonako zerrendan bosgarren lekuan zihoan Cerda, eta Josep Lluis Carod-Rovira zerrendaburuak kargua hartzeari uko egin dionez, hari dagokio orain eserleku hori betetzea.
Josep Lluis Carod-Rovira ERCko idazkari nagusiak gaur Valentzian adierazi duenez, ez du hartuko Madrilgo Diputatuen Kongresuan dagokion eserlekua eta Kataluniako parlamentuan duen karguari eutsiko dio. Halaber, ERCko talde parlamentarioko presidente modura jarraituko duela nabarmendu du, eta bere egitasmoa politikoak 2007ko Kataluniako hauteskundeei begira jarriko dituela iragarri du.
Carod-Rovirak azpimarratu du ez duela sekula esan diputatu akta hartuko zuenik, eta ERC CIuren aurretik jarri nahi duela nabarmendu du, "eta hori ezin du egin aste guztia Madrilen ematen du batek". Haren esanetan, Espainiako politikagintzan garai "esanguratsu" bat hastear da, "gauzak beste modu batera egin daitezkeen garaia", eta Jose Luis Rodriguez Zapaterori eskatu dio "presidente ausarta" izateko, eta "oinarri berriak izango dituen trantsizio berri bati" ekiteko, "frankismoak utzitako hipoteketatik urrun".
Espainiako Gorteetarako hauteskundeak
Valentziako Esquerra Republikanako Agusti Cerdak hartuko du Madrilgo Kongresuan Carod-Roviraren lekua
Valentziako Esquerra Republikanoko presidente Agusti Cerdak beteko du Madrilgo Diputatuen Kongresuan Josep-Lluis Carod-Rovira ERCko idazkari nagusiak hartuko ez duen eserlekua. Espainiako demokrazia modernoa indarrean jarri zenetik, Valentziako alderdi politiko katalanak Espainiako Kongresuan izango duen lehen ordezkaria izango da Cerda. Carod-Rovirak Madrilgo eserlekuari uko egin dio, baina Kataluniako parlamentario izaten jarraituko du eta 2007ko Kataluniako hauteskundeei begira jardungo du lanean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu