Valentziako Parlamentua desegitea eskatuko dute
VALENTZIA. Valentziako Alderdi Sozialistak gaur eskatuko du, erkidegoaren eztabaida baliatuz, Parlamentua desegitea, Generalitateko presidente Francisco Campsek bere karguari uko egitea eta hauteskunde autonomikoak aurreratzea. Hori adierazi zuen atzo alderdiko idazkari nagusi Jorge Alartek. Herrialde Katalanetako azken urteetako krisi politiko handiena eragin du Gürtel auziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu