DEPARTAMENDU BOZAK FRANTZIAN

Vallsek ez dio aterik itxi gobernuan aldaketak egiteari, ekologistekin akordioa lortuz gero

Frantziako lehen ministroaren esanetan, "zatiketak porrotera darama", eta ezkerreko alderdiek elkarren arteko aldeak gainditu behar dituzte, abenduko bozei begira.

Manuel Valls Frantziako lehen ministroa igandean botoa ematen. ETIENNE LAURENT / EFE
2015eko martxoaren 31
19:10
Entzun

Manuel Valls Frantziako lehen ministroa ez dago unerik gozoenean. Gaur urtebete izendatu zuten gobernuburu Valls, eta igandean egin ziren departamenduetako bozek ezbaian jarri dute haren jarduna. Izan ere, zigor handia jaso du François Hollande Frantziako presidentearen alderdi PSk; orain arte 60 Kontseilu Nagusik zuten PSko presidente bat, eta kopuru hori 34ra murriztu da. 

BFM TV katean eskainitako elkarrizketan Vallsek esan du posible dela gobernuan aldaketaren bat egotea, ekologistekin ados jarriz gero. Atzotik hizketan ari dira bi aldeak. Lehen ministroak adierazi du akordioa lor dezaketela, ekologistek ekonomia alorrean sozialistek hartutako neurriak begi onez ikusten badituzte.

Vallsen arabera, "zatiketa" da azken bozetako porrotaren arrazoi nagusia, eta indarrak batzeko ahalegina egin behar dute ezkerreko alderdiek. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.