Adierazpen askatasuna

Valtonycek erbestera jo du, espetxea saihesteko

Bihar amaitzen zaio borondatez espetxera joateko epea, baina, hainbat iturriren arabera, Europara alde egin du.

Valtonyc, artxiboko irudi batean. EFE
2018ko maiatzaren 23a
09:56
Entzun

Txio bat idatzi du rap kantariak, bera atxilotzen bihar saiatuko diren arren ez diela "erraz" jarriko ohartaraziz.

Handik ordu batzuetara, Kataluniako hedabideek jakinarazi dute Valtonycek ihes egin duela, eta Europara erbesteratu dela, atxilotu ez dezaten. Suitza eta Belgika aipatzen dituzte balizko ihesleku gisara. Bi herriande horietan daude, hain justu, Kataluniatik erbesteratutako politikariak.

Hiru urte eta erdiko zigorra jarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak sortzaileari, "terrorismoa goratzea", biktimak umiliatzea eta Juan Carlos I. Espainiako Erregeari irainak egitea egotzita.

Polizia operazio berezia prestatzen ari zen musikariak ez zezan ihes egin Mallorcatik, han bizi baita. Baina, Kataluniako hedabideen arabera, badira hamar egun hark alde egin zuela. Bere jarraitzaileek hegazkin txartelak erosi dituzte bere izenean, polizia nahasteko. Poliziak onartu du ez dakiela non dagoen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.