mundua

Venezuelak dio Chavezek hobera egin duela azkeneko egunetan

Komunikazio ministroak esan du presidenteak arnasa hartzeko arazoekin segitzen duela eta "neurri zehatzak" behar dituela.

2013ko urtarrilaren 14a
11:15
Entzun

Ernesto Villegas Venezuelako Gobernuko Komunikazio ministroaren arabera, Hugo Chavez presidentearen osasun egoerak hobera egin du azkenaldian, ondo ez dagoen arren, minbizia baitu.

Abenduaren 11n Habanan ebakuntza "konplexua" egin zioten Chavezi, eta arnasa hartzeko arazoak dauzka. Hori dela eta, "neurri zehatzak" behar ditu, ministroak esan duenez.

Urrian herritarrek berriz ere Venezuelako presidente hautatu zuten Chavez. Lehengo ostegunean zen karguaren zina egitekoa, baina ez zen izan ekitaldian, gaixotasunagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.