Venezuelak gero eta arazo gehiago ditu erakunde multilateralei zorra pagatzeko
WASHINGTON. Venezuelak ordainketak etengo dituela dioten zurrumurruak gero eta gehiago dira. Atzo jakin zenez, herrialdeak berriz ere atzeratu egin ditu Ameriketako Garapen Bankuari (BID) eta Latinoamerikako Garapen Bankuari (CAF) egin beharreko ordainketak, likidezia faltan dagoen seinale. Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak aste honetan jakinarazi du bere asmoa zor hori berregituratzea dela, berriz finantzatu ahal izateko. Petrolioaren azken urteetako prezio merkeak ez dio inongo mesederik egin Venezuelari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu