Venezuela

Venezuelako Batzar Nazional Konstituziogileak presidentetzarako bozetara deitu du

Apirilaren 30a baino lehen egin beharko dituzte hauteskunde horiek.

Nicolas Maduro, hilaren 15ean, Batzar Konstituziogilean hitzaldia ematen. CRISTIAN HERNANDEZ, EFE
2018ko urtarrilaren 23a
18:02
Entzun

Diosdado Cabellok irakurri du Batzar Nazional Konstituziogileak onartutako dekretua: "Konstituziogileak adostu du 2018ko lehen lauhilekorako presidentetzarako hauteskundeen prozedura abiatzea". Hala dio El Nacional egunkariak. Orain Hauteskunde Batzorde Nazionalari dagokio bozak antolatzea, dekretu hori eskuetan hartuta.

Hasieran, urtearen amaierarako aurreikusita zeuden hauteskundeak, baina, horrenbestez, aurreratu egingo dituzte. 2017an ere eskualdeetako bozen data aldatu zuen Batzar Konstituziogileak; beraz, ez da hori egiten duen lehen aldia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.