Venezuela

Venezuelako Gorenari eta Barne Ministerioari eraso diete

Polizia batek helikoptero bat bahitu eta lau granada jaurti ditu bi eraikinen aurka. Ez da zauriturik izan.

Polizia Gorenaren ataria zaintzen, erasoaren ondoren. MIGUEL GUTIERREZ, EFE
2017ko ekainaren 28a
07:58
Entzun

Venezuelako Gobernuko Komunikazio ministro Ernesto Villegasek eman ditu azalpenak. Haren esanetan, La Carlotako base militarretik (Caracas) lapurtu dute airekoa, ondoren  Barne Ministerioaren egoitzara joan eta hamabost tiro egin ditu eraikinaren kontra. Une horretan 80 bat lagun zeuden eraikinaren atarian, baina ez da zauriturik izan. Jarraian airekoa Gorenaren egoitzara joan da eta han ere hainbat tiro egin ostean, lau granada jaurti ditu.

"Konstituzioaren eta haren instituzioen aurkako beste eraso bat izan da", gaitzetsi du Villegasek, eta ohartarazi du ekintzak aurreko Barne ministro Miguel Rodrigiez Torresekin duen lotura ikertzen ari direla, "eta baita AEBetako informazio zerbitzuekin izan dezakeena".

Lerro hauek idazteko unean segurtasun indarrek erasotzailearen bila jarraitzen zuten. Gobernuak, berriz, laguntza eskatu die herritarrei balizko erasotzailearen edo helikopteroaren bilatze lanetarako. Horretaz gain, eskatu diote oposizioari gaitzetsi dezala erasoa eta exekutiboaren aurkako "edozein indarkeria ekintza".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.