Venezuelako oposizioaren primarioak, bertan behera

Oposizioko diputatu batek helegitea jarri zuen, «irregulartasunak» salatuta, eta Gorenak ontzat jo du

2023ko urriaren 31
00:00
Entzun
CARACAS. Venezuelako Auzitegi Gorenak bertan behera utzi du oposizioaren hauteskunde primarioen prozesua, ontzat jo baitu oposizioko diputatu Jose Britok jarritako helegitea, zeinak salatzen duen «irregulartasunak» izan zirela prozesuan. Urriaren 22an egin zituzten primarioak PUD Plataforma Unitario Demokratikoan elkartu diren alderdiek, eta Maria Corina Machado nagusitu zen.

Gorenak atzo kaleratutako ebazpenaren arabera, primarioak antolatu dituen batzordeak dokumentu batzuk aurkeztu beharko ditu; besteak beste, Machadori dagozkion aktak. Aintzat hartu behar da Asanbleako diputatu ohia (2011-2014) inhabilitatuta dagoela, eta, horrenbestez, ezin dela aurkeztu 2024an egitekoak diren presidentetzarako hauteskundeetara. Prozesuak ez zuen chavismoaren oniritzirik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.