Venezuelako Poliziak atxilotu zituen 40 kolonbiarrak askatu dituzte

Beharrezko baimenik izan gabe dokumentuak berritzen ari zirelako atxilotu zituzten igandean Caracasen

Erredakzioa
2009ko abuztuaren 18a
00:00
Entzun
Herenegun Venezuelako hiriburuan atxilotutako 40 kolonbiarrak etaKolonbiako kontsulatuko funtzionarioa askatu egin dituzte, eta kendutako dokumentuak itzuliko dizkie Poliziak. Igandean atxilotu zituzten, ustez Venezuelako Barne eta Justizia Ministerioak eman beharreko baimenik gabe dokumentuak berritzen ari zirela. Gainera, material informatikoa atxiki zieten.

Kolonbiako kontsulak adierazi du ez zekiela baimen horiek protokolo berri baten parte zirela, baina gaineratu du gobernuekeuren segurtasunerako nahi dituzten ekimenak sortu eta aplikatzeko eskubide osoa dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.