Venezuelako presidenteak minbizia zuela aitortu du
CARACAS. Hugo Chavez Venezuelako presidenteak aitortu du minbizia zuela. Otsailaren 26an ebakuntza egin zioten Kuban, eta orain erradioterapia sesioak beharko dituela esan du. Metastasia duela, dena den, ukatu egin du. Bestalde, presidentetzarako bozen inguruko inkestek diote Chavezek hemezortzi punturen aldea ateratzen diola oposizioko hautagai Henrique Caprilesi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu