Hirugarren aldiz Hugo Chavez ezkerreko hautagaiak hautatu dute Venezuelako herritarrek presidente. Botoen zenbaketa ez dute amaitu oraindik, baina %85 kontatuta, Chavezentzat ziren botoen %61,62 Manuel Rosales eskuinaren hautagai eta Chavezen lehiakide nagusiarentzat, berriz, %38,39 ziren. Zenbaketa nola doan ikusita, Rosalesek onartu du dagoeneko Hugo Chavez dela berriro ere presidentetzarako hauteskundeetako irabazle.
Hain justu, irabazle hitzaldia egin du Chavezek berak ere bart gauean (goizaldea Euskal Herrian) Caracasko Miraflores jauregiko balkoitik, milaka jarraitzaileren aurrean. "Iraultza sozialistan sakonduko" duela agindu du Chavezek: "Garapen bolivarianoaren proiektuaren barruan aro berri bat hasi da gaur, eta aro horren funtsezko ardatza izango da iraultza bolivarianoan sakontzea, handitzea eta zabaltzea; sozialismorako Venezuelako bidean sakontzea", azpimarratu du.
Horrenbestez, beste sei urtez izango da Chavez Venezuelako presidente. Gainera, legegintzaldi honetan Konstituzioa aldatzea proposatuko du presidentete izateko legegintzaldi mugarik egon ez dadin.
Mundua
Venezuelako presidentetzarako bozak hirugarrenez irabazi ditu Chavezek, alde handiz
Botoen %85 zenbatuta dituztela, %61,62 egungo presidentearentzat dira, CNE Venezuelako Hauteskunde Batzordearen arabera. Zenbaketa amaitu gabe egon arren, Chavezen aurkari nagusi Manuel Rosalesek onartu du galtzaile dela, ia 23 puntuko aldea kentzen baitio. Hurrengo legegintzaldian "iraultza sozialista sakonduko" duela agindu du Chavezek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu