Venezuelako RCTV telebista hedatze biderik gabe utzi du Chavezek

Oposizioko hedabideari legea ez errespetatzea egotzi dio Gobernuak, Chavezen bi hitzaldi ez plazaratzeagatik

Erredakzioa
2010eko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Hugo Chavez Venezuelako presidentearen aurkakoa den RCTV telebista katea jasotzeko aukerarik ez daukateherrialdeko biztanleek. Hala erabaki du telekomunikazioen agentzia publikoak, RCTVk «legedia hautsi»duela argudiatuta. Zehazki kablearen bidez bakarrik ikus zitekeen telebistak ez ditu zabaldupresidentearen azkeneko bi hitzaldiak eta horregatik hartu dute erabakia. Miamitik (AEB) emititzen duen RCTVeko zuzendaritzak «presio itzelak» salatu ditu. Chavezek esan du, aldiz, «burges batzuek» gobernuari desafio egin diotela eta legeak betetzen ez badituzte ez dutela emitituko; «Euren hautua da, ez gurea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.