Diru berezien auzia delakoagatik Verari ezarri zioten zazpi urteko kartzela zigorra eteteko hiru erregu helegite jarri zituen Rafael Verak. Gaur, atzera bota ditu hirurak Madrilgo (Espainia) Auzitegi Probintzialak.
Beraz, espetxera joan beharko du Verak, eta laster deituko diote auzitegi horretara, kartzelara sartzeko eguna noiz izango den jakinaren gainean jartzeko.
Espainia
Veraren helegiteak atzera bota dituzte, eta laster esango diote noiz joan behar duen kartzelara
Madrileko (Espainia) Auzitegi Probintzialeko bosgarren salak atzera bota ditu Rafael Verak egindako erruki helegite guztiak, eta beraz, laster deituko du, kartzelara noiz joan behar duen abisu emateko. Diru berezien auzia delakoagatik jarritako zazpi urtetako kartzela zigorra ez betetzeko hiru erregu helegite jarri zituen Verak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu