Vietnam eta Irak: zibilen aurkako erasoen aurrekariak
Barack Obama AEBetako presidenteak esan du Afganistango zibilen herenegungo hilketen erantzuleei «ordainarazi» egingo diela. Vietnam eta Irakeko aurrekariek, baina, halakoetan zigorgabetasuna nagusi dela erakutsi dute. Vietnamgo My Lai herrian sarraskia egin zuten soldaduek 1968an: 300 eta 500 artean hil zituzten. William Calley tenientea bakarrik zigortu zuten. Bizi arteko espetxe zigorra ezarri zioten, baina etxean atxilotuta hiru urte eta erdi egin eta gero aske geratu zen. Iraken, Hadithan, 2005ean 24 lagun hil zituzten AEBetako soldaduek. Frank Wuterich sarjentua soilik zigortu zuten, baina epailearekin akordio batera iritsi eta gero, ez du espetxera joan behar izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu