Kuba

Vilma Espin hil da, Kubako iraultzako buruzagietako bat

2007ko ekainaren 19a
20:34
Entzun
Vilma Espin Guillois Kubako iraultzan eta ondorengo gobernuaren eragin eta pisu handienetakoa izan duen emakumea hil da bart, Habanan, 77 urte zituela, denbora luzez gaixorik egon ondoren.

Kubako iraultzan parte-hartze zuzena izan zuen, Armada Errebeldeko kide gisa. 1960tik Kubako Emakumeen Federazioko buruzagi nagusia zen eta Alderdi Komunistako Batzorde Nagusiko kidea. Horrenbestez, Kubako egitura politikoan botere gehien zuen emakumeetako bat zen.

Raul Castro Fidel Castroren anaia eta jarduneko presidentearekin zegoen ezkonduta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.