Gazako Barne Ministerioak jakinarazi duenez, Vittorio Arrigoni palestinarren aldeko ekintzaile italiarra ustez hil zuten bi lagun atxilotu ditu gaur. Ustez Al Kaedako talde batek hil zuen Arrigoni.
"Segurtasun indarrek bi susmagarri atxilotu ditu, eta galdekatzen ari dira. Ekintzaile italiarra bahitu eta hil zutenen bila jarraitzen dute", esan du Hamasen esku dagoen ministerioak.