Errusia
Vladimir Putinek Gobernuko kide guztiak kargutik kendu ditu
Vladimir Putin Errusiako presidenteak bere Gobernuko kide guztiak kargutik kendu dituela iragarri du gaur. Errusiako telebista batean egin duen agerraldian eman du erabaki horren berri. Putinen arabera, Victor Jristenko lehen ministro ordeak hartuko ditu Gobernuan behin behineko ardurak. Hiru aste falta dira Errusiako hauteskundeetarako, martxoaren 14an egingo dituzte bozak.
"Errusiako Konstituzioaren 117. artikuluarekin bat eginez hartu dut erabakia". Hitz horiekin hasi du Vladimir Putin Errusiako presidenteak bi minutu labur iraun duen adierazpena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu