Irudia. Mosku
VLADIMIR PUTINEN INDAR ERAKUSTALDIA
«Maite duzue Errusia?», galdetu zien atzo Vladimir Putin Errusiako lehen ministro eta presidentegaiak bere mitina entzutera bildutako 130.000 jarraitzaileei. «Bai!», indartsu batekin erantzun zion Moskuko Luzhniki estadioan bildutako jendetzak. «Gu gara aberriaren defendatzaileak», oihukatu zuen Putinek hitzaldian —irudian—. Martxoaren 4an egingo dituzte Errusiako presidente berria hautatzeko bozak, eta, azken inkesten arabera, Putinek garaipen handia lortuko du lehen itzulian, botoen %58,6 jasota. Oposizioaren ustelkeria salaketen atzean Mendebaldeko potentziak daudela esan du Putinek jendaurrean egindako indar erakustaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu