Somaliara 1992. urteko abendua eta 1993. urteko urria bitartean giza laguntza eramateko eta herrialdean bizi zen gerra zibila geldiarazteko aitzakian abian jarri zuenRestore Hope (Itxaropena berrezarri) erasoaldi militarrean jasan zuen porrot handiaz geroztik ez zuten esku hartzerik izan. Ameriketako Estatu Batuek, baina, herrialdea bonbardatu zuten berriz atzo. Denen jakinean zen, haatik, trantsizio gobernua eta honen aldeko gerra jauntxoak sustatzen zituela Washingtonek, baita babesa eman diola ere Etiopiari, Somalian militarki ekiteko.
Europako potentzia batzuek - Frantzia, Erresuma Batua, Belgika, Portugal eta Italia, esaterako- baino eskusartze kolonial gutxiago izan badute Afrikan, AEBek ekitaldi militar ugari jarri ditu abian kontinente honetan ere: Angolan, 1860an; Kongon, 1964an; Libian, 1986an; edo Sudanen1998an. Afrikan bere interes ekonomiko eta estrategikoak sendotzeko ahaleginetan tematsuki dihardu Washingtonek. Azken bi hamarkadetan batez ere.
Afrikako zenbait herrialdeek dituzten petrolio erreserben gaineko kontrola eskuratzea da, interes ekonomikoei erreparatuz, erasoaldi militarrak egitearen helburu nagusia. Afrikakopetrolio ekoizle handiena da, esaterako, Nigeria -AEBen bosgarren hornitzailea da gaur egun-. Nigeriaren ostetik kontinenteko bigarren petrolio erreserba handienak dituena da Angola. Honek bere ekoizpenaren %40 saltzen dizkie AEBei. AEBek egun kontsumitzen duten petrolioaren %15, beraz, kontinente horretan sortzen da, Afrikan. 2015. urtemugan kopuru hau %25ra igo daitekeelaaurreikusten da.
DJIBUTIREKIN HITZARMEN MILITARRA. Afrika mendebaldean -Gineako golkoan bereziki- petrolioarenhornikuntza bereganatzeko estrategia martxan jartzeari ekin badio, kontinentearen ekialdean ere bere interesak bermatzeari ekingo dio Washingtonek. Djibutiko Errepublikako gobernuarekin hitzarmen militar bat izenpetu zuten 2003. urteko otsailean AEBek. AEBetako indar armatuei herrialdeko lur eta itsas eremuetan egoteko baimena eman zien itunak. Frantziako kolonia ohiko gobernuari trukean zer eman dion ez dute jakinarazi ezta baimen horren iraunaldia noiz artekoa den.
Djibutin zabalduta dauden 2.000 soldadu estatubatuarren eginkizuna da «mehatxu terroristak antzematea eta desegitea; Eritrea, Etiopia, Kenya, Sudan, Somalia, Saudi Arabia eta Yemengo herrialdeen esparrua zaintzapean atxikitzea; Itsaso Gorrian, Suezko itsasartean eta Adenko golkoan itsas merkantzia trafikoaren segurtasuna bermatzea».
Afrikan eragin historiko handia izan duen Frantziak, nahikoa begi txarrez eta errezeloz ikusten du, dena den, Washingtonen zabalkunde hau.
Washingtonen beste
«Terrorismoaren aurkako borrokaren» aitzakiaz, Afrikan bere interes ekonomiko eta estrategikoak sendotzeko ahaleginetan ari dira AEBak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu